XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hala ere, Gandiagak ibili dinamikoaren ikuskeratik hartuak darabiltza irudiok ekarri eta eroan aditzez baliatuz.

Bestetik olerkariak jarrera pasiboa hartzen du, gizakiaren etortze eta joate hori pertsonifikatuak diren egunsentiak eta gauak berek egingo bailuten.

Horrezaz gainera, kontuan hartzekoa litzateke ilargiaren mundu magiko-mitikoa literatura orokor eta gure mundu mitikoan.

José Migel Barandiaranek dioenez BARANDIARAN, José Migel, Diccionario ilustrado de mitología vasca, Obras completas, Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1972. Ikus Ilazki, Illa, etabar. ilargiaren izena bera ilazkiarekin lotua dago, bai eta hildakoekin;

hilen zoria, berriz, ilargiarekin lotua dago; bestalde, astearen egun bat ilargiari eskainia dugu: ostirala; eta beste bat eguzki-ortzeari: osteguna.

Olerkariak bere burua ilargiaren esku utzi du honek haren ardura izan dezan.

Poema txikiaren tonua jarraituz olerkariak jarrera pasiboa hartu du bere zoria ilargiaren eskutan utzirik.

Beraz, egunaren bi ertzen aipamenaz egunsentia eta gauaz, bizitzaren zikloaren metonimia bidez gauzatu du poetak sinbolizazioa, denbora fisikoa dugu olerkariaren denboraren sinbolizatzailea, eta poetaren denbora sinbolizatua.

Goizaren irudia erabili du beste behin 164garren olerkian poeta beraren poza adierazteko.

Goiza eta honi dagozkionak dira sinbolizatzaile, eta olerkariaren poza eta honi dagozkionak sinbolizatua.

Olerkaria memoriaren golkoan galdua zuen pozaldi berreskuratuak jarri du kantari goiz eder haren ohoretan:

GALDUTAKO goiz eder bat,
aldi-buruek aaztua,
pozarren aurkitu dot gaur,
barnean, ezkutatua.
[164,1-4]

Gandiagak bere barruan somatu du guztiz ongarri zaion goiz ederra, eta hain gutxitan presente egiten zaiona.

Poetak goiz on hori hodeiez estalia dagoen aurpegi irrifartsuaren irudiz gauzatzen du.

Hortxe zegoen poetaren izpirituan, baina laino xumez estalia.

Irudi iradokiorrez aurkezten du poetak desestaltzea:

Irri garbiez egoan
odei-pillak estaldua.
Ez dakit neuk ala berak
urratu dauan gandua.
[164,9-12].